XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Baiña... zer kutxa ta zer kutxa ondo?
Zuk zer dakizu kutxatxo ortan zer dagoen?
- Orratz bat!
- Bai! Orratza ta burruntzaliaren kirtena!!
Nork eman dizu zuri or kuskusean ibiltzeko baimena?
Begiluze alena!...
Or dagoen orratza nerea da!
- Pagodi'rena izana!
- Ez!
- Bai!
- Nondik atera dezu astakeri ori?
Burutik egin al zaizu?
- Ona emen!
Irakurri itzazu, irakurri nai dezun aña!...
Ikusi, ikusi!...
Bat eta bestea gogo-beroz irakurtzen asi zan; gero ta azkarrago, gero ta larriago.
Kutxatik orratza artu, egunkarien ondoan jarri ta, oei begira ta ari begira, ainbeste denboran egon zan.
Arpegia gorritu zitzaion; bereala zuritu; gero urdindu; begiak berriz betzuloetatik iges egin naian zeuzkan; aoa zabal-zabalik; beatzak dardarka...
Ederki asko igerri zuen Garaidi'k aren izua; irakurriala nabarmenagoa, geroago ta biziagoa.
- Nola etorri da orratz au zuregana?- galdetu zion Garaidi'k besteak irakurtzez bukatu zuenean.
- Au?...
Nere osabak eman zidan...
- Eta... zerk eman dizu izu ori?
- Neri? Ezerk ez.
Ez nekien Pagodi-rena zanik eta arrituta nago.
Orixe da dana; arrituta.